XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina sozialismo klasikoek ezin diote erantzun esijentzia horri, eta sozialismoari Euskadin sortu zaizkion posibilitate berriak ezin aprobetxa ditzakete.
Beren historiaren, tradizioen, basearen, ideologia klasikoen, eskemen, zama astunak, inmobilismoan lotzen ditu.
Sortuz eta indartuz dihoan sozialismo abertzaleari akusazioa egiten diote, orduan, beren ezintasunean, proletalgoaren batasuna puskatzen duela.
Errealitatea, ordea, da, mogimendu proletari abertzaleak,
Hori da hemengo sozialismoan gertatu den haustura nagusia.
Haustura bat sortu da, bai, orain arte sozialismo klasikoek monopolizatzen zuten proletalgoan.
Langileriak ere bere euskal konzientzia aurkitu duenez gero, ez dago beste biderik, egon ere, proletalgoaren batasun berri bat, maila berri batetan, aurkitzeko: sozialismo eta abertzaletasun esijentzia modernoen mailan.
Aurkituko du mogimendu proletari euskaldunak, orain hautsiak, bere batasuna berriro.
Aurkituko du proletalgo espainolarekin ere batasun berri bat.
Baina ez, orain arte bezala, euskalduntasuna ignoratzearen edo ukatzearen oinarrien gainean
Proletalgoaren batasuna nahi duenak, eta proletalgoaren garaitzapena nahi dezanak behar luke hura ere nahi izan, hemendik aurrera gelditzen den batasuna beharko du bilatu: Euskadiri berea aitortzen dioen proletalgoaren batasuna.
Biak: proletalgoa batu eta Euskadiri berea aitortu.
Bigarrena gabe egin nahi izan bait du sozialismo klasikoak lehenengoa.